Tximisten makinak eta instalazio elektrikoak mantentzeko zerbitzua eskaintzen dugu, dena erabilera-egoera ezin hobean izan dezazuen. Instalazio guztien egoera-diagnostikoak egiten ditugu, eta higadura eta kalteak konpontzeaz arduratzen gara. Mantentze-lan horiek zenbait mailatan egin ditzakegu:
Tokian bertan egindako hasierako diagnostikoarekin, aurreikus daiteke etorkizunean non sor daitezkeen eragozpenak eta aldez aurretik bidezko neurriak hartu ahal izango dira.
Aldian behin egingo den mantentze-lan planifikatua da, sistema elektrikoaren ondoriozko akatsik edo eragozpenik ez dagoela ziurtatzea helburu duen mantentzea.
Diagnostikoan hauteman diren arazoak konpontzeko egiten den mantentze-lana. Arazo txiki bat garaiz zuzentzeak eragotz dezake instalazioak gelditu behar izatea edo akats elektriko bat sortzea.